| Antonio maria zuen
izena, baina denek Gizon izandako mutila deitzen zioten, denek
Fabianek izan ezik. Eta Fabianek kontatuko digu zein den Gizon
izandako mutilaren jatorria, zein haren historia, eta zergatik
sartu zen bandoleritzan, eta nondik nora ibili zen bere ekintzak
burutuz, eta norekin, eta, azkenik, ihesaldi gorabeheratsu baten
ostean, zer gertatu zitzaion Pirinioetako hiri batean… Fabian
izango da hori dena aditzera emango diguna, eta hari denek Tximino
esaten zioten, denek Antonio Mariak izan ezik. |