Antonio Breschiren piano musikaren bizian, aspaldisko ezagutu
eta preziatua gutartean, bere poetikaren zantzuak txertatu ditu
Jose Angel Irigarai poetak.
Oraingoan olerkaria bera plazaratu da -hitza erdigunean ezarri
nahiz, bere duen memoria eta balioa berreskuratu beharrez- bere
ahots eta arnasez, Breschiren musika ederra bidaide, haiek biziaraztera,
haratagoko oihartzunez jaunztera. Gonbidatu bereziek ederki
laguntzen dutelarik zeregin horretan: Gabin Dabiré, Ronnie
Drew, Benito Lertxundi... Uztarketan, biek dute -poesiak eta
musikak- irabazten.
Emaria Zeharbidetan hau da, sorkuntza errotu eta irekia, lekukotasun
berezia.