GIZONA BERE BAKARDADEAN
BERNARDO ATXAGA
Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska
haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu
batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak
kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski
-, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste
erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak
egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren
hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren.
Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien
oin eta bihotzei...