| Carlosi hala iruditzen
zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela
organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko
kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski
-, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma
aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak egiten
zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo
bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina,
berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
|