| Neri izugarri gustatzen
zait aita gaisorik ikustea ohea sartuta, maindireak sudurreraino
dituela, negu gorrian eta euria, eta hotza, eta elurra egiten
baditu askozaz hobeto oraindikan. Izerditan hasten da, gorri gorri
eginda baina gero txuri txuri jartzen zaio aurpegia, oso zurbil,
eta itolarrian, eztulka, ezin isildurik: horrela ea dago euskal
telebista ikusteko modurik. |