| Liburu honek Bernardo
Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek
lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko
dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere
bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean,
ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa
aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo
Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala:
« Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta
nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko.
Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo
bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan». |