Jon Gerediaga adiskidea, Bilboko Mina Espazio kobazulo artistikoan
ezagutu nuen. Txalaparta jotzen zuen eta ez dut uste saguzar
izateko asmo haundirik zeukanik garai hartan. Ezagutzearekin
batera, beharrean hasi ginen elkarrekin. Hölderlin-ekin
jolasten genuen bitartean, lagunaren presentzia eta lagunaren
ausentzia hitzean agertzen zen. Witkiewicz deitzen nion, eta
irrifartsu erantzuten zidan: estar, hay que estar! Beti zegoen
kanpoan baina barruan, hurrunera bidaiatzen baina hurbil, Ruper-en
melodiak kantatzen, eta tamalez, zorionez, errealidade paraleloetan
barreborrokan. Amodioa, khea, pentsamendua, hizkuntza, isilunea,
magia, memoria, bidaia, bizitza… eta Puck ume maitagarriaren
galdera: zer da poseia?
Bere hitzak irakurtzerakoan ez da erantzunik aurkitzen, ez orainean,
ez eternitatean. Bere hitzetan poesia da ediren.
Eskerrikasko Jon, Gora Bihotzak!
ander lipus