IJITOAK DAUZKAT NIRE ETXEAN
JOXEMARI ITURRALDE
Vetierro-ko herri osoa, udako oporraldietan,
erabat nahastu da ustegabeko gertakizun batekin: ijitoak iritsi
dira beren karromato eta tximu, zaldi, txakur, hartz eta guztiarekin...Ryski-ri
neska bat gustatzen zaio oso: Anuxka deitzen den neskatila
eder bat, baina (ohizko denez) honek ez dio kasorik ere egiten.
Eta horrek dexente nahigabetzen du Ryski.
Riski gazteak argazki makina berria lortu du eta, Anuxka neskato
ederraren argazkirik ezin duenez egin, bada, ijitoen animaliak
erretratatu nahi ditu. Hala, bi ijito bixkiren lagun egingo
da, Nicolasito eta Ramoncito deituriko ijitoena hain zuzen.
Baina estutasun batean aurkizen direnez gero, Riskik bere
laguntza eskainiko die eta gauzak ez dira inorentzat errazak
suertatuko handik aurrera...ezta Risky berarentzat ere...
-Idazlearen beste liburu batzuk:
ZIKOINEN KABIAN
SARTUKO NAIZ
FILIPINETAN BIZI DEN IDAZLEAREN
KONTUAK
SUTE HAUNDI BAT
ENE BIHOTZEAN