BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK
BERNARDO ATXAGA
Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa
zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra
besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.
Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik
gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki
jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko
da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi
ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko
du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan
har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe
deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa
da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin
ikusten dut orain mundua.
-Idazlearen beste liburu batzuk:
GIZONA
BERE BAKARDADEAN (Berritua)
SARA
IZENEKO GIZONA (Azal gogorra)
SARA
IZENEKO GIZONA (Rustika)
BEHI
EUSKALDUN BATEN MEMORIAK (Rustika)
BEHI
EUSKALDUN BATEN MEMORIAK (Azal gogorra)
HITZ
BESTE EGINEZ
SOINUJOLEAREN
SEMEA
LEKUAK
MARKAK.GERNIKA
1937