102orr.
Prezioa: 8,90 euro
ISBN: 978-84-7681-514-4
2007 urtea

Gazte Literatura, 10

 
 
 

Sute haundi bat ene bihotzean

JOXEMARI ITURRALDE

Dena dago sutan. Sua da nagusi edonon. Edozein gauza erre daiteke eta jar dezakezu sutan: zuhaitz bat, basoa, mendi bat, oihana, herri oso bat… dena dago sutan. Pertsonak ere, asko eta asko behintzat, sututa jartzen dira eta berehalaxe ohartzen zara erreta daudela.

Sute batzuk erraz itzal daitezke, beste batzuk ordea ez hain errazki, ezta suhiltzaileen laguntzaz ere.

Bihotzean sua dut, su etsia, gar goria darion sua.

Ba ote dakizu zernolako suaz ari naizen? Egon al zara inoiz enamoraturik? Aspaldi samar edota orain dela gutxi? Maiteminduta al zaude oraintxe bertan?

------------------

JOXEMARI ITURRALDE

(Tolosa, 1951)

Hizkuntza Erromanikoetan lizentziatua (1973). Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna (1985) Tolosako «Orixe» Institutuan. 1977an Bilbon, POTT banda literarioa osatu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera.

Helduentzako liburuez gain, hona hemen berak idatzitako zenbait obra haur eta gazteentzat: Zikoinen kabian sartuko naiz; Sute handi bat ene bihotzean; Londresen nago aitonarekin; Risky eta bere lagunak; Bederatzi gutun t'erdi; Lau bizikleta urrutira joateko; Lehen amodioa Suedian; Kaliforniako neskak; Azken urtea lizeoan…