Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia
xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin
Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari
modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena,
eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia,
edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena,
bidaia batez hasi zen...