SINBAD MARINELAREN HISTORIA
PATXI ZUBIZARRETA
Ali Babak eta Aladinek bezala, Sinbad marinelak ere oroitzatpen
bat baino gehiago ekartzen digu gogora, haurtzaroari lotuak
gehienak ere; baina liburu honetan oroitzapen horiek benetako
Sinbadekin alderatzeko aukera eskaintzen zaigu. Hartara, Sinbaden
bidaiari eta merkatari sena izugarria zela ikusi ahal izango
dugu, eta itsasoa bezalako espazio zabalak behar izan zituela
bere abenturak bizitzeko, bere ikusmina asetzeko. Eta jakin
ere jakingo dugu zazpi izan zirela Sinbadek burututako bidaiak,
zein baino zein erakargarriagoak, eta hauetan naufragio lazgarriak,
izaki beldurgarriak eta paisaia zoragarriak agertzen direla...
denak ere gure jakinmina pizteko modukoak, denak ere gure
oroimenetan ongi gordetzeko modukoak.
-Idazlearen beste liburu batzuk:
ALI BABA ETA
BERROGEI LAPURRAK
IPUINKARIA
ALADIN
SINBAD MARINELAREN HISTORIA
POSPOLO KAXA BAT BEZALA
GIZON IZANDAKO
MUTILA
PANTALEON
BADOA