Luis Villasantek, Axularren lanaren aditurik handienetakoak,
1973an argitaratutako Axular-en hiztegia liburuaren berrargitalpena
da edizio faksimilean. Euskaltzainburuak, liburuan, Axularren
lanaren hustuketa lexikografiko zehatza egin zuen, eta egilearen
ekarpenaren garrantzia neurtu zuen. Horregatik esan izan da,
maiz, ondoren argitaratutako hiztegi askoren oinarrizko ekarpena
izan zela liburua.
AZALPENAK ETA ADIBIDEAK. Hiztegian, hitz bakoitzari buruz adibideak
edo esaldi batzuk aipatzen dira eta, ondoren, hitz hura aurki
daitekeen beste tokiak iragartzen dira. Hitz bakoitzaren sarreran,
gainera, gaztelaniazko eta frantsesezko azalpenak aurki daitezke.
Bukaeran, halaber, gaztelania-euskara eta frantsesa-euskara
hiztegi lagungarriak gehitu zituen Luis Villasantek.
Oraingo edizioak Jerardo Elortza irakaslearen aitzinsolasa dakar.