Esku artean daukazun Astrolabio hau saiakera
literario bat da, eta lau artikulu biltzen ditu; lehengo hiruretan
egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik
metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezido-rrak bilatu
nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien
bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak
eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz.
Artikuluok itzulpenak guretzat daukan garrantzia agerian uzten
dute, eta zeharka izan arren, intentzio literarioaz egindako
itzulpen-antologia partzialen aldeko aldarria dela esan genezake,
baita ere.
Laugarren artikulua gure sistema literarioaren
zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretarako
hurbilpen xume bat eginez, jakinik munduan distantziak laburtzen
ari direla, eta beraz ez dela faltako bizia barkatuko dion kritikari
posmodernorik, AEBetako unibertsitateetatik etorria, edo urrutiagotik
ausaz.
----
JON ALONSO (1958)
Iruñekoa, itzultzailea ogibidez. Hau da
argitaratzen duen zortzigarren liburua. Saiakera, nobela, ipuina
eta artikulugintza landu ditu, batez ere.
Bere liburuen artean, honako hauek nabarmentzen
ahal ditugu:
Katebegi
galdua (Susa, 1995)
Camembert
helburu (Susa, 1998)
Agur Darwin
(Pamiela, 2001)
Hodei
berdeak (Susa, 2003)
Erretzaileen
eremua (Susa, 2006).