Jonek «bizirik nago» hots egiten digu sarritan.
«Hitzak behin betiko / gal ditzadan bizitzaren artisau
/ jaio berrien atzamarretan», «guk sototik aterako
ditugu printzesa eta arlekinak / bizitza berri bat asmatzen
ari garela pentsatuz», «hil arte / hil arte bizi
haiz» diotso lurrak. Laburtuz: «hitz bitan: bizi
naiz / hau da nire eskaintza». Esperientziak mingarriak
dira: «Ihesean doaz munduren taupadak / nire otoitzean
zare zulatutik. / Baina nik / mundua Bizirik da» diosku.
Terenzioren «Homo sum: nihil humanum a me alienum puto»
hura gogoratuz edo, dio: «deus ez zait arrotza, deus ez
dago hila / bitarte santu honetan den-dena da bizia».
Eta, elizetako otoitzen antzera, bukatzen du: «eta Hau
Bizitza da / beste ofiziorik ez daukat».
Natura gupidagabeak setiatua, deiadar egiten digu, Sisifo bakarti
baten antzo: «ihesean uhinak / ihesean eguzkia / ihesean
munduaren taupadek esan dute / zure-tzat bihotzaren zama / guk
ez dakigu Bizitza zer den».
Adiskide bat daukagu «arantzez zauriturik masustak biltzeko»
irakurleok «arratseroko bide amaigabeegian».
Angel Zelaieta