Negua da, negu gorria. Kanpoan oso eguraldi hotza eta desatsegina
egiten du eta ikasleek, atsedenaldian, gela barrenean geratu
behar izaten dute. Zer egin ez aspertzeko? Zergatik ez animaliei
buruzko istorioak kontatu?, dio Estibalizek. Zergatik ez istorioak
idatzi eta aldizkari batean bildu?, dio andereñoak. Eta
ipuin eta aldizkari, ikasleek Ipuinkaria amaitzen dutenerako,
udaberria izango da.