Pantaleon elurrezko panpina bat da. Hotzaz eta paisaia zuriaz
asperturik, basamortura joatea erabaki du, beroa eta koloreak
ezagutzera. Eta arraunean joan behar izan du, eta oinez, eta
bizikletaz. Natasha hartz zuri bat da, eta ezkutuka joan zaio
atzetik, eta basamortura iristen lagundu dio. Baina, ai, oi,
ei!, Pantaleon urtzen hasi da, eta Natasha itotzen…