XX. mendeko 60eko hamarkadan bide berriak jorratzen
hasi ziren, literaturan, artean, musikan, dantzan, antzerkian,
zinean… Agian, inoiz ez bezalako eran, sustraituak bezainbat
irekiak, garaikide eta, maiz, are abangoardian.
Joxanton Artzeren "Isturitzetik Tolosan
barru" ez-ohiko poesia liburua testuinguru hartan kokatzen
da. Bertan, gai berriak, maiz beligeranteak, irudi berri eta
esanguratsuez hondutako poemak -poesia espaziala-, joko eta
artez beteak, kolore eta tipografia desberdinez taxutuak, erantsitako
diskoan ahots eta doinuz osatuak... Literatur balioaz gain,
esperimentazio eta abangoardiako artelana zen. Mugarri bat gure
literaturgintzan… eta diseinuan.
Bertako poemei dagokienez, asko dira musikatu,
kantatu eta sozializatu izan direnak; batzuk (Txoria txori,
adibidez) erabat erreferentzial bilakatzerainoko arrakastarekin.
Ia 40 urte pasa dira. Aspaldi agortua izateaz
gain, letren historia eta paiasiatik desagertua da, ezagutu
ere ez da ezagutzen... Hori da faksimile eran egiten den berrargitalpen
honen arrazoia: ezagutzera ematearekin batera gure letretan
daukan tokia aitortzea.
Arteolaren ekoizpena da (littera&musika bilduman), Pamielak
argitaratua.
2007ko maiatzean