Salneurria: 11,50Euro
ISBN: 8476814682
2005. Urtean
 
 
 
 
 

LAZARRAGA ernazimentua euskaraz

PRUDEN GARTZIA

«Gaur egun badakigu baietz, zerbait egon zela, Joan Perez Lazarragako bat egon zela, hots, Ernazimentu euskaldun baten hastapena, zinezko aukera. Eta zinezko Ernazimentu literario bat, ez kontraofensiba erlijioso-katoliko hutsa, Iparraldean bezala […] Eta hortik galdera batzuk sortzen zaiz- kit: gehiago egon ote zen? Inoiz susmatu izan duguna baino gehiago?»

Baieztapen horretan eta galdera horietan laburbiltzen da liburu honen mamia, intentzioa. Izan ere, Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikundeari esker bapatean ikusi dugu sortzen, basamortu elkorra zen lekuan, literaturaren baratz miragarria, Arabaren bihotzean, Euskal Herrian.