Bernardo Atxaga idazlearen obra barruan Haur
eta Gazte Literaturak izan duen eboluzioa eta eragina aztertzen
dira saiakera honetan.
Asteasun jaiotako idazleak beti tartekatu ditu haur eta helduentzako
obrak bere produkzioan eta ikerketetan bereizturik aztertu badira
ere, nabarmena izan da bi esparru horien arteko harremana. Horrela,
helduen obretan izan diren aldaketak, estilo, tematika, lexikoa…
sarritan HGLren jaso ditu Atxagak.
Liburu honetan murgiltzen denak, beraz, Bernardo Atxagaren obra
hobeto ezagutzeko parada izango du; 80ko hamarkadaren hasieratik
gaur egunera emaniko eboluzioa eta genero ezberdinen artean
izaniko harremana. Hori guzti hori oso egitura berezia duen
obra batean, idazleak hitz egiten baitu hasieran bere obrari
buruz eta obrak, amaieran, idazleari buruz.