Nafarroa. Hamaika aldiz irakurriko du izen hori liburu honen
irakurleak. Egileari NAVARRRRA ahoskatzen dutenean iruditzen
zaio gorrotagarrien Foru Komunitateko establishment politiko,
ekonomiko edo kulturala. Ez uste, dena dela. Bada NAFARRRROA
ebakitzeko aski manera nekagarria ere. Zorrotz aztertuta, ez
da aise konprenitzekoa zalapartarik den mendrena piztea Europako
basaburu horrengatik. Alabaina Nafarroa gakoa da, itxuraz, gatazka
zorionekoaren konponbidean. Halako karga egozten diote. Halako
erantzukizuna ematen. Bai Euskal Herria eraiki behar dela uste
dutenek. Bai jo eta ke deseraikuntzan ari direnek ere. Liburu
honen egileak aspaldi ez du garbi bereizten nor diren batzuk,
eta nor bertzeak. Nor etxegileak, nor desegileak.
Begietan lausoa, egileak.