Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein
izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua?
Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko
harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?...
Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat
gehiago erantzuten saiatzen da, era zinez ulerterraz eta atseginean.
Xamarrek garatu ohi duen estiloan: hizkuntzaren inguruko azterketa
sakonean oinarriturik, bidaia berezia eskainiz, hamaika albiste,
notizia, berri, datu eta adierazpen zehatz eta interesgarri
tarteko, asko ezezagunak edo guti ezagutuak. Irudi, argazki
eta marrazkiz ere -600 bat- ezinago eder apaindua.
Gure herriko historia, funtsean, era berritzaile
eta benetan eraginkorrean emana: hizkuntzaren ikuspegitik eta
eskutik, haria euskara dela. Hots, zeharo osasungarri den ikuspuntu
aldaketa, hizkuntza eta jendarte mailan.
Orhipean ezagunaren antzera, beraz, harrera eta
oihartzun zinez zabala edukitzeko osagai guztiak dauzkan liburua
da, eskoletan, euskaltegietan, kultur elkarteetan... jendarte
osoan.
Pitxi bat, azal eta mami.
Egilearen beste lan batzuk:
Orhipean. Geure Herria ezagutzen
(Pamiela, 1992, 2001, 2005);
Orhipean. Conocer el País del Euskara
(Pamiela, 1996);
1898, Garralda
(Pablo Mandazen Fundazioa, 1998).
Orekan. Herri eta Hizkuntzen ekologiaz
(Pamiela, 2001)
Orhipean. El País del Euskara
(Pamiela, 2005)
Orhipean. Le Pays de la langue Basque
(Pamiela, 2006);
Orhipean. The Country of Basque
(Pamiela, 2006).