110orr.
Prezioa: 13,50 euro
ISBN: 978-84-7681-525-0
2007 urtea

Poesia 13

 
 
 

Haize hegoaren aroak

LUIS GARDE

Egunsenti alderat
gotorlekuko harresiak gartzen dira
xori hotz pausatu batek behatzen baditu.
Beren izenak azkazalez izkiriatuz
ziegez jabetu ziren itzalak.
Jasota daude ahanzturaren
erregistro kareztatuetan.
Txolarrek sastraka itsuan mokoka
harriak iraunarazten dituzte.
Honelako egunsenti dardaratietan
Ezkabako harresiek dirakite
xori gori batek begietaratzen baditu.

 

-----

LUIS GARDE IRIARTE Iruñean jaio zen, 1961ean.

Donezteben du bizibidea egun.

2004an plazaratu zuen lehen poema-liburua,
Oihan nabarra (BBK-Euskaltzaindiaren Felipe Arrese
Beitia saria).

2007an, honako bigarrenaren ondoren,
Urtzailearen beharra hirugarren bilduma
argitaratzeko du Joseba Jaka bekaren bitartez.

 

 

 

 

Luis Gardek
aurkezpenean irakurritako testua (rtf)