2006ko ondo-solasa
«Del otro lado de la reja, está
la realidad, de / este lado de la reja, también está
la realidad; la única irreal / es la reja; la libertad
es real aunque no se sabe bien /
si pertenece al mundo de los vivos, al / mundo de los muertos,
al mundo de las /
fantasías o al mundo de la vigilia, al de la explotación
o de la produc-ción. /
Los sueños, sueños son; los recuerdos, aquel /
cuerpo, ese vaso de vino, el amor y /
las flaquezas del amor, por supuesto, forman / parte de la realidad;
un disparo en /
la noche, en frente de estos hermanos, de estos hijos, aquellos
/ gritos irreales de dolor real de los torturados en / el angelus
eterno y siniestro en una brigada de policía /
cualquiera / son parte de la memoria, no suponen necesariamente
el presente pero / pertenecen a la realidad.»
PACO URONDO
Villa Devoto presondegian, apirilean izkiriatua,
(Crisis, 2. 1973)Amodio hitzarmenetan aldarrikatzen denez, ezkontide
bakoitzak bere burua ukatu behar luke espos-bizimoduaren fagoretan.
Desmemoriaren erresuman faxistek beren iragana ahantzi nahi
ukan zuten eta –trukean– kargudun berriek beren
burua ukatzean geroa saldu zuten; beren asmoetarik ihesi «zanpaketa
euskarri»aren eredua gotortu zuten.
Frankismoaren bestondoan erabakigabeko nahikari
frango nahastekatzen ziren. Ez da harritzeko, bada, gurean,
porrotaren sentikera zabaldu izana eta, hari iharduki nahiz,
politikabide suerte guztiak, herritar armatuen ekintzak tartean.
Duela mende laurden batto halako laupabost erakunde ari ziren
Euskalherri beregain baten aldeko gatazkan. Taldekideen asmotan
Sozialismo hitza ere aipatzen zen.
Gauzak horrela ez da espantuzko, egoera sotilagoa
ga-ratzearekin batera, Diktadurapeko langile polizero eta zaindari
berberek beren gobernamolde berriaren defentsan azpiratzea areagotu
izana, ezta egin sarraskiak (Jurramendi, Gasteiz), bahiturak
(Pertur eta Naparra, kasurako), torturak –kontagaitz–
eta era guzietako zafraldiak.
Halako sarekada batean,1980ko akabailan, beste
lagunekin batera –horien artean Jose Mari Sagardui Moja,
oraindik preso–, Sarri atxilotu zuten.
Lehen urte latz haietan, Puerto de Santa Marian,
lehenik, Herrera de la Mancha presondegi berrian, geroxeago,
gose grebak metatu ziren, lehen buru-hiltzeak gertatu eta 1984.
urtea, osorik abantzu, zigor ziegetan, bakarturik, eman zuten.
Beranduago FIES (Ficheros Especiales) izenez legeztatu zuten
euskal presoen larrumintzek aspaldi zekitena.
Hitz oroituak, gogoetak, eskarmentu, jipoi, lekukoen
eritziak, izkirio debekatu eta isiltasunaren fruitu izan zen
Ni ez naiz hemengoa liburu harrigarria; orduko leizaleok gertaldi
bakan baten antzo ikusi genuena. Izenburua, iduriz, Paco Urondoren
poema batetik hartua zuen; egilea, «Frente Montonero»en
taldekoa, urte guti lehenago tiroz hila zen Argentinan.
Egunkari itxuraz moldatu liburu eder honek plazaratu
beharrezko iduri luke egun, fede gutiagoz, begiak lausoturik,
lanhopean gabiltzala. Izan ere, hogoitaka urteren buruan jakin
baitakigu zorigaitzak eta jalgibideak, zaldi suber eta asunak
leku beretsuetan hazi eta alhan direla. Desadorea eta etsipenaren
predikariei aitzi, bestalde, Sarrik presente jasanezinaz egiten
digu solas, orobat irlandar baladen gazteen lurraldeaz, Pierre
Clastresek aipatu gaitzik gabeko lurra etorkizun.
JOSE MARIA LARREA