Askok uste dute euskaraz ez dagoela biraorik, edo gutxienez
ez dagoela birao gogorrik, baina garbi dago, liburu honetan
ikusten den bezala, hori ez dela horrela, gure hizkuntzan ere
asko eta ugariak direla iraintzeko, gaitzesteko, izorratzeko,
mehatxatzeko, haserrea eta harridura adierazteko ibiltzen diren
hitzak eta esaldiak.
Lan honetan aipatzen diren madarikazio gehien-gehienak Nafarroakoak
dira, ia guztiak belarriz jasoak edo hiztegi dialektaletatik
hartuak, salbu liburuaren azken atalean agertzen direnak, hauek
han-hemenkako literatura obretan bilduak baitira.
Patxi Salaberri Zaratiegi
Uxuen (Nafarroan) jaioa 1959an. Filologia Hispanikoan eta Euskal
Filologian lizentziatu zen, eta doktore tesia Euskal Herriko
Unibertsitatean aurkeztu zuen. Euskaltzain urgazle izendatu
zuten 1996an eta euskaltzain oso 2005ean. Egun Nafarroako Unibertsitate
Publikoko irakaslea da. Bere argitalpen gehienak onomastikaren
arlokoak eta euskararen ingurukoak dira.
Juan Jose Zubiri Lujanbio
Goizuetan (Nafarroan) jaioa 1961ean. Euskal Filologia Donostiako
EUTGn egin zuen eta doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean
irakurri. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006an eta gaur
egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Argitaratutako
lanak hiz- kuntza jabekuntzaren eta euskararen gainekoak dira.