BIXENTE SERRANO IZKO
1948an jaioa, Iruñerriko herri txiki batean, Saratsan. Egun, historiazko
irakasle, Iturramako Institutuan.
Bere hirugarren saiakera aurkezten du honetan. Navarra-Euskadi, un debate popular
que urge (Hordago, 1981) izan zen lehena eta Beldurra bera zaldi. Uhalik gabeko
askatasuna (Pamiela, 2002), bigarrena.
Ipuingintzan, Onkoteak (Pamiela, 1987).
Artikulugintzan: zutabegile gisa Egunkarian (2002-2003) eta, gaur egun, Berrian,
hau hasi zenetik; kolaboratzaile gisa, bertzeak bertze, 80. urteetako Korrok
eta gaurko Argia aldizkarietan batetik, Iruñeko Euskal Herria eta Gasteizko
Hala Bedi irratietan, bertzetik.